XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

e) Presako izapidegintza aplikatzeko edo epeak luzatzeko erabakiak.

f) Diskrezio-ahalez baliatuz emandakoak, baita lege edo erregelamenduetako berariazko xedapenen baten ondorioz hala behar dutenak ere.

2. Hautaketa-prozesu eta norgehiagoka-prozedurei amaiera ematen dieten egintzak arrazoitzeko deialdien arauei begiratuko zaie; nolanahi ere, ebazpenaren oinarriak adierazi egin behar dira prozeduran.

55. artikulua. Forma

1. Administrazio-egintzak idatziz egin behar dira; hala ere, beste era egokiagoren batean adierazi edo jaso daiteke, egintzen izaerak hala eskatzen duenean edo horretarako bide ematen duenean.

2. Administrazioko organoek eskumena ahoz erabiltzen dutenean, mezua ahoz jaso duen mendeko organoko titularrak edo funtzionarioak idatziz jaso eta izenpetuko du egintza, hala behar denean; eta, egintza komunikatzean, zein agintaritzak eman duen adieraziko du.